Gure lehentasunetako bat kirol-ekitaldietan parte hartzea eta horiek sendotzea da. Alde batetik, era honetako ekitaldiek bizimodu osasungarri eta prebentiboa sustatzeko asmoarekin duten loturagatik. Bestetik, Inés De Pablo Llorens eta bere kirol-espiritu zintzo eta leihakorra gogoratu eta omentzeko asmoz.
Maiatzaren 14tik 22ra Ines de Pablo Kopa hartuko du Jolasetak, beteranoen +35, +45 eta +55 kategorietako I. edizioan, gizonezkoen III. edizio absolutuan eta emakumezkoen IV. edizio absolutuan.
Izena emateko epea maiatzaren 9aren 22:00ak arte zabalik dago.
Izena emateko lotura:
https://forms.gle/knrnRs1kJ299tfMy7
Izena emateko kuota: 20 €. Zenbatekoa lehen partidara joaterakoan ordainduko da, eskudirutan. Jolasetako bazkideek ordainketa helbideratzeko aukera izango dute, hala nahi izanez gero. Ez agertzekotan, inskripzioa ordaintzeko betebeharra egongo da.
Ines de Pablo Txapelketa emakumezkoen areto-futboleko ongintzazko txapelketa bat da, eta bere bigarren edizioa 2022ko maiatzaren 28an ospatuko da. Txapelketa hau antolatzeko ideia gure lagun Ines de Pablo Llorensen galeraren ondoren sortu zen, 23 urte zituenean antzeman zioten tumore oldarkor eta arraro baten ondorioz. Inesen taldekide eta lagun gisa, gure aletxoa jartzea erabaki genuen txapelketa honen bidez arraroak diren eta tratamendu eraginkorrik ez duten minbizien ikerketarako dirua bilduz.
Gehiago jakin
Joan den apirilaren 27an, ATHLETIC CLUB EMAKUMEZKOAren jokalariek kamisetak, kartelak eta baloiak sinatu zituzten. Txartelak erosten dituzten guztien artean zozketatuko dira, eta biltzen den dirua tumore ezohikoak ikertzeko laguntzara bideratuko da. Bat egin nahi al duzu?
© Eskubide guztiak erreserbatuak.