Tumore ezhoikoen ikerkuntzaren aldeko elkartea.




Helburu berdin baterako elkartuta

Guri buruz

Balore sakonetan oinarritutako elkartea gara eta kide eta bazkide guztiok norabide berean goaz gure helburua lortzeko. Tumore ezohikoen ikerkuntzaren aldeko elkartea gara.

Inés de Pablo Llorens

Ines emakume indartsua izan zen, lehiakorra, kirolzalea. Medikuntzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean. Nortasun handiko eta uste sakondun emakumea, Elkarte honek bere izena darama eta berak bultza nahi izango lituzkeen helburuak ditu: gaixotasunen prebentzioa, tratamendua eta ikerkuntza.  

Konpromisoa

Gure konpromisoa tumore ezohikoak ikertzeko laguntza ekonomikoa eragitea eta sustatzea da. Nazioarteko lehen mailako ikerketa-erakundeekin harremanetan gaude eta beraiekin elkarlanean.

Parte-hartzea

Ikerketa medikoan parte hartu eta lagundu nahi duten pertsona guztiek hemen laguntzeko bidea izan dezaten saiatzen gara. Diru-laguntzen eta boluntario-ekintzen bidez, edo gure dendan kamisetak, txanoak, posterrak, katiluak... erosiz.

Ekitaldiak

Horrez gain, Ines de Pablo Llorens-en omenezko ekitaldietan parte hartzen dugu, prebentzioaren, bizimodu osasuntsuaren, kirolaren eta elikaduraren inguruan. Besteak beste, Nafarroan egiten den Ines de Pablo Llorens emakumezkoen futbol txapelketan, edo Inés de Pablo Llorens tenis-kopan, Bizkaiko Jolaseta kluban, parte hartzen dugu.
 

Inés de Pablo Llorens Beka - GETHI* 2022, tumore umezurtz eta ezohikoen ikerkuntzarako laguntza. [*Tumore Umezurtz eta Ezohikoen Espainiako Taldearen gaztelaniazko siglak.]



Helburua terapeutika klinikoaren aurrerapenean eta ezagutza hobean eragingo duten ikerketa-proposamen originalak bultzatzea da. Gehiago jakin

 

Inés de Pablo Llorensen Gabonetako Ongintzazko Kontzertua urtarrilaren 4an ospatu zen Bilboko Elkarte Filarmonikoan, arrakasta handiz, aretoa beteaz. Eskerrik asko parte-hartzaile eta kolaboratzaile guztiei ekimen honi emandako laguntzagatik. 

Beti bezala, bildutako dirua prebentzio-ekintzak garatzeko eta tumore arraroak ikertzen laguntzeko erabiliko da.

Parte hartu Ines de Pablo Llorens Elkartean

Laguntzea hartu dugu helburu, apunta zaitez zeu ere. Diru-laguntza zuzenen bidez, geure produktu solidarioak erosiz edota geure ekitaldietan parte hartuz.

DONAZIOAK emateko Kontu Zenbakia:

ES09 2100 0732 2102 0157 6510

Kontuaren jabea: Inés de Pablo Llorens Asociación

LASTER DONAZIOAK BIZUM-en BITARTEZ EGIN AHALKO DIRA

Gurekin batera lan egin nahi al duzu?